ikusi (ad.)

du ad. 1. Begien bidez objektuen forma, kokagunea eta kolorea hauteman. Ez du ondo ikusten. 2. Zerbaiten ikusle, lekuko izan. Estropadak ikusi. 3. Izaki edo gertaerei buruz halako iritzia edo ulertzeko modua izan. Ohitura hori ez dago hemen ondo ikusita. Nola ikusten duzu gure arazoa? 4. Zerbaitez ohartu, zerbait ulertu, egiaztatu. Orain ikusten dut harekin ez nuela ondo jokatu. 5. Zerbaiti arretaz begiratu; aztertu, gogoan hartu. Ikus dezagun zer dioen txostenak. 6. Ikustaldi bat egin, bisitatu. Gaixo nentzan eta ikusi ninduzuen. 7. Jasan. Emazte gaixo horrek asko ikusten du bere semeengan.EZIN IKUSI. (hed.) Etsaigoa izan, gorroto izan. Ezin dute elkar ikusi. || EZ IKUSIARENA EGIN. Norbait edo zerbait ikusi izan ez balitz bezala jokatu. || IKUSI ARTE. Gero arte.



Atzera