inkontziente

1. izond. BIOL. Borondatezkoa ez den fenomeno organikoa. Mugimendu inkontzientea. 2. iz. eta izond. PSIKOL. Kontzientziatik at dauden fenomeno psikikoen multzoa eta horri dagokiona; psikoanalisian, Freuden arabera, lehen topikako instantzia prekontziente eta kontzientearekin batera, berariaz kontziente bilaka ez daitekeen oro biltzen duena. • PSIKOL. inkontziente familiar. Neurri batean bada ere, guraso eta oro har etxekoengandik datozen desira eta joera inkontzienteen multzoa. || inkontziente kolektibo. C.G. Jung-en arabera, gizakiok dugun inkontziente komuna, gizateriak bere bilakabidean metatutako esperientziaz osatua eta arketipoen bitartez agertzen dena.



Atzera