irabazi (iz.)
iz. 1. Jarduera ekonomikoaren ondorioz lortzen den diru- edo ondasun-ugalketa, etekina. Niretzat lana, zuretzat irabaziak. 2. ERL. Merezimendua, ekintza onengatik Jainkoak gizon-emakumeei zor dien naturaz gaindiko saria. • EKON. irabazi garbi edo neto. Jardunaldi baten amaieran, hala gastu orokorrak nola aktiboaren amortizazio guztiak eta merkataritza- eta industri arriskuen aurreikuspen guztiak kenduz, enpresak lortzen duena. || irabazi gordin. Erosketarekin konparatuz, salmentak sortarazten duen soberakin globala. • IRABAZIAN. Irabazten. Norgehiagoka hauetan, bat gertatuko da irabazian eta bestea galduan.
Atzera