jaiki (ad.)

da ad. 1. Ohean dagoena ohea utzita zutik jarri. Goizean goizik jaiki ninduzun / esposa nintzen goizean. 2. Etzanda edo eserita dagoena zutik jarri. Txomin ez zen jaiki bere eserlekutik. 3. Goratu. Haize-bolada izugarria jaiki zen. 4. Orea harrotu, altxatu. 5. Sortu; agertu. Auzi bat jaiki zen Otso eta Azeriaren artean. 6. Ehiza bere gordelekutik atera. Erbia jaiki da. 7. Norbaiten aurka altxatu. Erromaren kontra jaiki zen Etruria; baina ez zitzaion baliatu.



Atzera