jarraitu (ad.)

1. zaio/dio ad. Norbaiten nahiz zerbaiten ondotik joan edo ibili. Etxeraino jarraitu zaio. Egia balitz edo behintzat egiari hurbiletik darraiona. 2. zaio/dio ad. Atzetik joan, aurrekoarekin biltzeko, hura atzemateko. Ihes doanari jarraitu. 3. zaio/dio ad. Beste zerbaiten ondotik etorri edo gertatu. Ekaitzari jarraitzen zaion baretasuna. 4. zaio/dio ad. Norbait edo zerbait eredu, gidari edo arautzat hartu, norbaiten iritziak edo erakutsiak onartu. Antzinako joera klasikoei jarraitu zitzaien. 5. du ad. Egoera edo jarrera jakin batean iraun. Hura iraintzen jarraitu behar duzu?



Atzera