jaso (ad.)
du ad. 1. Lurrean edo eroririk dagoena altxatu. Harria zortzi aldiz jaso du minutu batean. 2. Altxatu, goratu. Besoak, begiak zerurantz jaso. 3. Eraiki. Han eliza bat jasotzeko. Oroitarria jaso. 4. Bildu; hartu, bereganatu. Ederki jaso du hitz bitan nik esan nuenaren muina. Herriaren ahotik jasotako esaerak. Saria jaso. Hitzez hitz jaso. 5. Zerbait egiteko bereziki antolatu diren gauzak berriro bere tokian gorde eta hondakinak bota. Mahaia jaso. 6. Topografian, plano edo mapa bat egiteko behar diren eragiketa geometrikoak burutu. Lur-sail bat jaso. • HAURRA JASO. Bataioan, haren aitaponteko edo amaponteko izan.
Atzera