karramarro
iz. 1. ZOOL. Dekapodoen ordenako hainbat krustazeoren izen arrunta. Maskor gogor batez estalia dagoen gorputz zapala izaten dute maiz, aurreko hanka-parea matxarda bilakatua dute eta sarritan saiheska ibiltzen dira beste lau hanka-pareak erabiliz. Gehienak itsastarrak dira, baina badaude lehortarrak eta ur gezatakoak ere. 2. Burdinazko tresna horzduna, ibai-zoletatik hondarra eta zaborrak ateratzeko erabiltzen dena. 3. Are-mota. • ZOOL. karramarro beltz. Pachygrapsus marmoratus. || karramarro berde. Maskor hexagonal handi eta berde iluna dauka. Arrunta da Ozeano Atlantikoan (Carcinus maenas).
Atzera