maskor
iz. 1. ZOOL. Hainbat animaliaren kanpo-estalki gogorra. Ohiz karekizkoa izaten da, baina kasu batzuetan eta zati batean behintzat, kitinazkoa, adarkizkoa edo silizezkoa izan daiteke. 2. TEKNOL. Eskuarki bi atal (bata finkoa eta bestea higikorra) izaten dituen metalezko molde iraunkorra. Barrunbearen forma piezarenari dagokio xehetasun guztietan. Galdaketan serie handiak doitasun handiz egiteko egokia da.
Atzera