serie

iz. 1. Elkarren artean nolabaiteko lotura duten eta bata bestearen atzetik doazen gauzen segida; saila. 2. GEOL. Sailkapen kronoestratigrafikoaren hierarkiako laugarren maila, sistema baino beheragokoa eta estaitan banatua (baliokide geokronologikoa epoka da). 3. KIM. Karbono- eta hidrogeno-atomoen kopuruen artean erlazio jakin bat gordetzen duten konposatu organikoen taldea. Serie alifatikoa. 4. KIR. Lehiaketa batzuetan, aldez aurretik egiten den proba; beronetan postu onenak ateratzen dituztenak lehiaketan aurrera jarraitzeko sailkatzen dira (igeriketa, arraunketa eta atletismoan jokatzen dira bereziki). 5. MAT. Zenbaki-segida bateko elementuen batura infinitua. 6. MUS. Konpositoreak ezarritako ordena jakin baten arabera antolatutako eskala kromatikoko 12 soinuen segida. • serie erradioaktibo. FIS. Desintegrazio bidez bata bestearen deribazio diren elementu erradioaktiboen segida. || serie espektral. FIS. Elementu baten atomoaren elektroien energi trantsizio desberdinei igorpen-espektroan dagozkien marren multzoa. || serie harmoniko. Ik. harmoniko. || serie-buru. KIR. Ik. buru. || serie-fabrikazio. Multzo handitan egiten den fabrikazio-metodoa, produktu erabat berdinak sortzen dituena. Automatismo handikoa izaten da eta salneurria jaistea ahalbidetzen du. || serie-konexio. Ik. konexio. || serie-transmisio. INFORM. Bitak bata bestearen ondoren kanal bakar batetik igortzean datzan transmisio-modua. • SERIEAN. Prozesu, egitura edo muntaketa bat eratzen duten urrats, elementu edo osagaiak bata bestearen ondoren gertatzen edo antolatzen direla (delako prozesu, egitura edo muntaketa adierazten duen izenari dagokiola, aurretik soilik edo -ko atzizkiaren bidez elkartzen zaio). Konexio elektrikoa seriean egin. Kotxe horiek seriean eginak dira.



Atzera