urrats
iz. 1. Ibiltzean, gorputzaren euste-puntua oin batetik bestera pasatzeko ekintza; direlako ekintzen segida. Urratsez urrats. Urrats bat egin. 2. Ekintza horietako bakoitzean aurreratzen den bitartea. Hogei urratsetara. 3. Lan edo jarduera mailakatu baten aldi edo zati bakoitza. Lehen urratsetan dago oraindik. 4. ASTRONAUT. Kohete baten atal autonomoa, propultsio-sistemaz hornitua eta hegaldian duen funtzioa betetakoan bertatik bereiz daitekeena. 5. (pl.) KIR. Saskibaloian, baloiak boterik egin gabe jokalariak hiru pauso baino gehiago ematean egiten duen falta.
Atzera