katilu
iz. 1. Lurrezko edo toskazko ontzia, biribila eta kirtenik ez duena, esnea eta antzeko edariak hartzeko erabiltzen dena. 2. Ontzi honen edukia; bertan sar daitekeen likido-kantitatea. 3. MIKOL. Pezizaleen ordenako eta Disciotis, Plicaria, Aleuria, Lachnea, Sepultaria, Phialea eta Helotium generoetako onddo askomikotinoen izen arrunta. Fruitu-gorputza ahurra da eta katilu-itxura dauka. Batzuk jangarriak diren arren ez dira oso preziatuak.
Atzera