kimioterapia
iz. MED. Gaixotasunak substantzia kimikoen bidez tratatzeko metodoa.
Gaixotasun infekziosoei eta parasitarioei sendabidea emateko metodoa izan zen kimioterapia, eta hasieran bederen, alkaloideak eta sintesi-produktuak erabili ziren. Paul Ehrlich izan zen kimioterapiaren sortzailea. Sulfamidak, eta zer esanik ez, antibiotiko fungiko, hormona, antikoagulatzaile eta deribatu sulfamidikoak asmatu zirenean aurrerapausu handia eman zen eta pixkanaka erabilera-esparru hura gainditu eta medikuntzako eta psikiatriako alor guztietara hedatu zen. Minbiziaren tratamenduan erabiltzen da nagusiki.
Atzera