kitxe

1. iz. eta izond. Guatemalako mendebaldeko erdialdean bizi den talde amerindiar bateko kidea; horri dagokiona. 2. iz. Guatemalako mendebaldeko goi-lautadan hitz egiten den hizkuntza, maia-kitxe taldekoa.
Kolonaurreko garaian, Yucatán penintsulatik Ozeano Barerainoko lurraldean bizi ziren kitxeak. Oso zibilizazioa aurreratua ziren eta antolaketa sozial eta politikoan maila altua lortu zuten. Kitxeen kondaira eta mitologia Popol-Vuh liburuan dago jasota, XVI. mendean kitxez (latindar alfabetoaz) idatzitako obran. Nekazaritza, zeramika eta ehungintza dira kitxeen jarduera nagusiak.




Atzera