kuasare
(ing.ezko qua[si] s[tellar] a[stronomical] r[adiosource]ren akronimoa) iz. ASTRON. Bere espektroan gorriranzko lerradura nabaria duen astroa. Galaxien batez besteko tamaina baino txikiagoak dira, askoz ere argitsuagoak eta inguruko galaxiak baino askoz urrutiago daude guregandik. Astrofisikari batzuen ustez, eratze-fasean dauden galaxia-nukleo izugarri argitsuak izan litezke; beste batzuek, berriz, kuasarearen energiaren jatorria zulo beltz baten grabitazio-eremuan konprimatutako gasa izan daitekeela uste dute.
Atzera