larri
1. izond. Tamaina, pisu, gorabehera, garrantzi handikoa. Kalte larriak egiten dituena. Premia larriak. Gatz larria. Zahi larria. 2. izond. Ondoez edo kezka bizia sortzen duena, estua, hertsia. Gerrako urte larriak igaro zirenean. 3. iz. Larritasuna. Bere hutsa aitortu beharrak ematen zion larria eta lotsa. 4. adb. Estutasunean; kezka edo ondoez biziko egoera batetik irten ezinik. Zer gertatzen zaizu horren larri egoteko? • izerdi larri. Larritasunak eragindako izerdia. • LARRIAK BOTA. Oka egin. Goranzkoak ematen dizu, eta larriak bota dituzu.
Atzera