malgukari

izond. HIZKL. hizkuntza malgukari. Hizkuntza eranskariari kontrajarririk, hitzak funtzioa adierazten duten morfemez hornituak dituena; morfema bakoitza osatzen duten elementuak segmentaezinak dira, eta direlako morfemak kenduta geratzen den zatia ez da forma askea (adib., latinezko boni formaren -i bukaera aldi berean nominatibo pluralaren eta maskulinoaren marka da, eta gainera, bon- bakarrik ez da ezer latinez). Hitz-sailek deklinabideak osatzen dituzte, motatan sailkatuz, eta mota bakoitzarentzat paradigma edo eredu bat dago.



Atzera