motz
1. izond. Luzera txikikoa; ohi edo behar den baino luzera txikiagokoa. Galtza motzak. 2. izond. Iraupen txikikoa; ohi edo behar den baino iraupen txikiagokoa. Bertso-saioa oso motza izan zen. 3. izond. Nolakotasun baten urritasuna edo gabezia agertzen duena. Ziria sartu nahi didak, baina ez nauk hain motza. 4. izond. Zorrotza ez dena, kamutsa. 5. izond. Biluzia. Bideaz beste aldetik mendi motza. 6. izond. (B) Itsusia, zatarra. 7. adb. Motza denaren urritasun edo gabezia agertuz. Motz gelditzen dira, osatu gabe, zenbait aipamen.
Atzera