osatu

1. du ad. Zenbait gauzak (edo zenbait gauzaz) osotasun bat eratu. Batzarra osatzen dutenak. Herria aldizkarian argitara dituen artikuluekin liburuxka polit bat osatu du Lafitte jaunak. 2. du ad. Zerbaiti osoa edo beteagoa izateko falta zaiona erantsi edo gehitu. Eta saia gaitezen oro Azkueren lana zuzentzen, osatzen eta hobetzen. 3. du ad. Hautsi den zerbaiten zatiak elkarrekin bildu. Hautsitako tramankulua osatzeko dirua behar zela eta. 4. du ad. Eginiko kalte edo gaitzen ordaina eman. Honezkero, egindako kaltea ezingo dut osatu. Baina ez dituzue zorrak kitatzen, ez diozue jabeari bihurtzen gauza osatua, ez osatzen lagun hurkoari kendu zenioten izen ona. 5. du ad. (Ipar.) Zikiratu, irendu. 6. da/du ad. (B) Sendatu. Zauria osatu zitzaionean. Gaitza ezin osatu duten medikuak. Arima osatzeko sakramentua.



Atzera