mozorro

1. iz. Material desberdinez (kartoi, tela, etab.ez) eginiko irudia, aurpegia irudikatzen duena eta begitartea estaltzeko erabiltzen dena. Ihauterietako mozorroak. 2. iz. Ahoa eta sudurzuloak estaliz, zeregin desberdinetarako aurpegian jartzen den tresna. Gaskontrako mozorroa. Oxigeno-mozorroa. 3. iz. eta izond. Pertsonei dagokienez, itxi samarra izanik harremanetarako erraztasunik edo gogo handirik agertu gabe sarritan bere kasa ibiltzen dena. • mozorro-jantzi. Ihauterietan edo bestelako jai batzuetan norbaiten (edo zerbaiten) itxura hartzeko gorputzean jartzen diren jantzi eta bestelako elementuen (margo, belarritako, etab.en) multzoa. || txori-mozorro. Txorimaloa, izugarria.



Atzera