narra
1. iz. Gurpilik gabeko gurdi-modukoa, bere gainean jartzen diren gauzak herrestan eramateko erabiltzen dena. Egurrak narraz eraman. 2. iz. Oholen edo adarren multzoa, goldatu den lurreko mokorrak apurtzearren gainean gauza pisuak jartzen zaizkiona eta arrastaka eramaten dena. 3. izond. Ergela, adimen gutxikoa. Asto madarikatu, narra, burugogorra. 4. izond. Pisua, astuna; nagia. • NARRA ERAGIN. Zerbait herrestan eraman.
Atzera