ondoren (adb.)
adb. 1. Atzean, ondoan; atzetik, ondotik (lekuzko testuinguruetan; bakarrik edo postposizioan, dagokion izen-sintagmak -en kasu-atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zure ondoren dabilen hura, ezagutzen duzu. Kontsonante ondorengo "h"-ak. Ondoren datorrena. 2. Ondoan, ondotik (denborazko testuinguruetan; aurrekoak bezalako erabilera du, baina aditzaren era burutuaren ondoan ere ager daiteke). Badakizu Azkueren hiztegiaren ondoren beste hiztegi bat egin zela. Lehen ere, egilea hil ondoren eman zituzten argitara Arreseren olerki batzuk.
Atzera