orein

iz. ZOOL. Zerbidoen familiako zenbait ugaztun artiodaktiloren izen arrunta. Hanka eta lepo luzeak dituzte eta arrek adarrak dauzkate. • elur-orein. Adar handi eta adarkatuak ditu (baita emeak ere) eta Europa, Asia eta Amerikako iparraldean bizi da, sarritan domestikatuta (Rangifer tarandus). || orein arrunt. 1,60 m-ko altuera eta 150 kg-ko pisu maximoa du eta adar handi eta adarkatuak ditu. Europa eta Asian bizi da (Cervus elaphus). || orein buztanzuri. Orein virginiarra.Ê|| orein kanadar. Wapitia. || orein virginiar. Orein arrunta baino zerbait txikiagoa da eta Amerikan bizi da (Odocoielus virginianus).



Atzera