oso 1
1. zenbtz. orok. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; zerbait mutur batetik bestera hartzen duena. Biblia osoa euskaraz eman zuen lehena. Bihotz osoz maitatzen duenak. Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. 2. adb. Zatirik falta ez zaiola. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. 3. adb. (batez ere Ipar.) Gaixotasunik, gaitzik, zauririk gabe. Handik oso ateratzeko. Oso eta bizirik daude. 4. izond. Erakunde edo instituzio batean, administrazioan, kide finkoa den pertsona. Euskaltzain osoa. 5. izond. BOT. Ertzetan inolako koskarik ez duenaz (bereziki hostoaz) esaten da.
Atzera