ospitale

iz. 1. Zerbitzu medikoak eskaintzeko eginkizuna duen erakunde publiko edo pribatua, gaixotasunen diagnostiko, tratamendu eta prebentziorako pertsonal eta instalazioz horniturik dagoena. Medikuntzaren irakaskuntza eta ikerkuntza ere bere gain hartzen ditu. 2. Zerbitzu hori eskaintzeko prestatutako eraikina, bertan gaixoak ingresaturik eduki ditzakeena. 3. (zah.) Lehen, denbora laburrez txiroak eta erromesak hartzeko etxea. • eguneko ospitale. Gaixoak egunez bakarrik onartzen dituen osasun-zentroa; haiek, behar duten tratamendua hartu ondoren, gaua pasatzera etxera itzultzen dira. || ospitale psikiatriko. Ik. psikiatriko.



Atzera