tratamendu

iz. 1. Norbaitekin hitz egitean elkarren artean dagoen etxekotasun edo ezagupidearen arabera erabiltzen den era. Hark berorikako tratamendua erabiltzen du gurasoekin. 2. Hainbat produktu eraldatu edo transformatzeko erabiltzen den prozedura. Tratamendu termikoa. 3. INFORM. Hasierako datu batzuk informatikoki landuz emaitza zehatzak lortzea. 4. MED. Gaixotasun bat sendatzeko edo arintzeko erabiltzen diren bide eta tekniken multzoa. • INFORM. datu-tratamendu. Datu-prozesaketa. || testu-tratamendu. Testuak grabatu, gorde, zuzendu, eguneratu, formateatu eta zabaltzeko aukera ematen duten teknika informatikoen multzoa.
METAL. Pieza gehienei gainazalean ematen zaizkien tratamenduak korrosiotik babestekoak izaten dira. Prozedura hauetan pintura, berniz, plastiko, laka, esmalte, etab. erabiltzen dira. Piezen gainazaleko ezaugarri mekanikoak hobetzeko desugerketa eta leunketaren ondoren estalki metalikoak ezartzen dira elektrolisi bidez (nikeleztaketa, kromoztaketa, etab.etan). Pieza metal urtutan sartuta eztainu-geruza ezartzen zaio galvanizazioan. Zink- edo aluminio-geruza ere ezartzen zaie batzuetan metalizazioz, metal hauek urtuta pistolaz proiektatuz.
Tratamendu termokimikoetan piezaren gainazalari elementu bat eransten zaio bertako ezaugarriak aldarazteko. Hauetako tratamenduak dira zementazioa, nitrurazioa, karbonitrurazioa, etab.
Tratamendu termikoetan metal edo aleazio bati zenbait propietate eman nahi zaionean egoera solidoan tenperatura-zikloa eragiten zaio. Mota honetako tratamenduak dira tenplaketa, iraoketa eta suberaketa.




Atzera