zink

iz. KIM. Zenbaki atomikoa 30 eta pisu atomikoa 65,37 duen elementu kimikoa (Zn). Metal zuri-urdinxka da. Atmosferako hezetasunak oxidatu egiten du, eta azalean eratzen zaion geruzak oxidazio sakonagoetatik babesten du. Naturan aurkitzen diren zinkaren mineral garrantzitsuenak, blenda (zink sulfuroa) eta smithsonita (zink karbonatoa) dira. Tutuak eta ontziak erabiltzen da, teilatuak estaltzeko, fotograbatuetan, etab. Letoia eta beste zenbait aleazio garrantzitsuren osagaia da.



Atzera