aukera

iz. 1. Multzo batetik nahiaren arabera har daitezkeen zeretako bakoitza. Aukera guztiak berdinak dira. 2. Aukeratzea. Nola orduan bezala orain ere egiten diren aukera gaiztoak? 3. Aukera daitezkeen gauzen multzoa; ugaritasuna. Aukera handia egoten da denda horretan. 4. Zerbait egiteko abagunea edo ahalbidea. Salamancan ikasteko aukera izan du. • AUKERAN. 1. Une egokian, nahi edo gogoaren erara. Aukeran etorri zara, zeure iritzia behar genuelako. 2. Ugari. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean. 3. Aukeratzen utziz gero, norberaren ustez edo gustuz. Aukeran sikutxoa da gazta hau. || AUKERAREN MAUKERA. Aukeratzen denbora gehiegi ematea ez dela komeni adierazteko esamoldea. Aukeraren maukera, azkenean okerra.



Atzera