mutil

iz. 1. Heldutasunera iritsi ez den gizonezkoa; haur arra. 2. Gizonezkoekin erabiltzen den motel bokatiboaren kidea. Bai mutil! 3. (batez ere Ipar. eta GN) Zerbitzaria, morroia; zenbait lanbidetan, kargu edo maila baxuko kidea. Baso-mutilen bizitza. Meza-mutila. • itsas mutil. Marinel izateko ikasten ari den mutila. • MUTILA IZAN (zerbaitetan). Gai izan, trebea izan. Askojakina zen Axular, eta mutila, gainera, zekiena esaten. || MUTIL ONA IZAN. Bizkorra, argia. Mutil ona da gero hura! || MUTILETAN. Mutil-denboran, gaztetan.



Atzera