osteoglosiforme
iz. eta izond. ZOOL. Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Mihi, kranioaren oin, eta aho-barrunbeko hezurretan ongi garatutako hortzak dituzte eta isats-hegatseko eskeletoak forma berezia du. Organo elektrikoak dituzte eta bere baitan arapaima hartzen duen Osteoglossiformes ordena osatzen dute.
Atzera