mihi

iz. 1. Goi-mailako ornodunetan, aho-barrunbeko organo muskulutsu eta mugikorra, dastamenerako, irensketarako eta ahots-soinuak artikulatzeko funtzioa duena. 2. Delako organoa, mintzoaren adierazpidetzat hartua. Edariak mihia moteldu dizu. 3. Kanpaien edo ezkilen barnean dilindan dagoen pieza. 4. Mihi-forma duen material malguzko pieza. Oinetakoen mihia. 5. Mintzaira; hizkuntza. 6. MUS. Kanabera, zur edo metalezko xaflatxo mehea. Mutur bat finkaturik du eta besteak aire-korrontearen eraginez bibratzean soinu egiten du. Haize-instrumentu batzuetan erabiltzen da, bakarra (klarinetea, saxofoia, akordeoia), binaka elkartuta (oboea, dultzaina). 7. TEKNOL. Pieza baten irtengune luze eta estua, beste pieza baten neurri bereko sargune edo artekan sartzen dena; kirten konikodun barautsek izaten duten irtengune zapala. • mihi-arrain. Ik. lengoradu.



Atzera