ostra

iz. ZOOL. Bibalbioen klaseko zenbait moluskuren, bereziki ostreidoen familiakoenen izen arrunta. Maskor zimurra dute eta kuskuak disimetrikoak dira. Gehienak jangarriak dira eta oso preziatuak. • ostra arrunt. Hermafrodita da eta beheko kuskuaren bidez hondoan itsatsita bizi da. Leku askotan artifizialki hazten da. Ostra ugariena da (Ostrea edulis). || perla-ostra. Unionidoen familiako molusku bibalbioa, perlak ematen dituena (Pinctada margaritifera).



Atzera