petrokimika

iz. Petrolioa eta bere deribatuak aztertzen dituen kimikaren adarra; produktu horien fabrikazioan erabiltzen diren metodo zientifiko, tekniko eta industrialen multzoa.
Planta petrokimikoetan, erabilera industrialari begira, petrolio gordinaren errefinaketa-prozesuak eta honen produktuen transformazioa egiten dira.
Petrolio-hobietatik erauzitako likido gordina araztu egin behar da ezertan erabili aurretik; eta azken produktuak zeintzuk izango diren lehengaien elaborazioa ere bide batetik edo bestetik joango da. Baina orokorrean, oinarrizko hiru teknika daude: arazketa bera, hidrokarburoen egitura-transformazioa eta osagai puruen lortzea.




Atzera