plateresko

iz. eta izond. ART. Espainian XVI. m.an garatutako arte-estiloa; estilo horretako artelanaz esaten da. Ezaugarri nagusia ornamentazio-aberastasuna da. Errenazimentua Espainian sartu zenean, gotiko flamigeroa indarrean zegoen oraindik, eta plateresko izena hartu zuen lehen arkitektura errenazentistak Errenazimentuko elementu estrukturalak baino gehiago elementu dekoratiboak erabili zituen, girgileriaz apaindutako fatxadak eta erretaulak eginez.



Atzera