prentsa
iz. 1. Materialak eta objektuak zapaldu edo konprimatzeko erabiltzen den makina, eskuarki bi gainazal zurrunez osatua, haietako bat mekanismo hidrauliko edo mekaniko batez higiarazirik bestera hurbiltzen dela. 2. Inprimatzeko makina. 3. Egunkari edo aldizkariek osatutako komunikabidea. Prentsa irakurri. 4. Komunikabideen multzoari, kazetariei, batzuetan ematen zaien izena. Dei zabala egin arren, prentsako inor ez zen azaldu. • prentsa hidrauliko. FIS. Azpialdetik lotutako diametro desberdineko bi zilindroz osatutako mekanismoa, fluido batez (askotan olioz) betea. Pascalen printzipioan oinarriturik, zilindro txikian egindako presioa zilindro handira osorik transmititzen da, eta ondorioz honetan fluidoak gorantz indar handiagoa egiten du. Hainbat makinatan erabiltzen da. || prentsa hori. Sentsazionalista dena. || prentsa-bulego. Erakunde, alderdi politiko, etab.etan, komunikabideei adierazpenak egin eta haiekiko harremanak bideratzen dituen zerbitzua.
Atzera