primate

iz. eta izond. ZOOL. Euterioen infraklaseko zenbait ugaztunez esaten da. Aurrez aurre jar daitezkeen hatzak eta aurpegi-planoan kokatutako begiak (eta ondorioz ikusmen estereoskopikoa) dauzkate. Entzefaloa, zerebroa batez ere, handia da eta oso garatuta dago. Aldiko, heldura iristeko garapen-eta hazkunde-aldi luzea igaro behar duen ume bakarraz erditzen dira. Bere baitan tximinoak eta gizakia hartzen dituen Primates ordena osatzen dute.



Atzera