sabir

iz. HIZKL. Zenbait elkarketa-erregelatara eta eremu lexiko jakin baten hiztegira (merkataritza-hiztegira, esate baterako) mugaturiko hizkuntz sistema. Bere egitura gramatikala gaizki ezaugarritua dago eta lexiko urria du, sorrarazi duten beharrizanetara mugatua. Ez dira kreolera edo pidginekin nahasi behar. Kreolerak, hasieran pidgin edo sabir bezala jaio baziren ere, azkenean ama-hizkuntza bilakatu dira eta pidginak sistema osoak dira, sabirrak ez bezala.



Atzera