seguru
1. izond. Duda edo zalantzarik gabekoa, ziurra. Gauza segurua da hori. 2. izond. Arriskurik ez duena, kalterik sortzen ez duena edo sortzeko aukera gutxi ematen duena. Oso kotxe segurua da zuk erosi duzuna. 3. izond. Dagokion egitekoa hutsik gabe betetzen duena. Bertsolari segurua. 4. adb. Duda edo zalantzarik gabe, ziur. Botila handi bat basorik gabe / baietz seguru hark hustu. 5. adb. Dirudienez, antza denez. -Ez omen da hil. -Ez, seguru. 6. adb. Arriskurik gabe, toki seguruan. Seguru al gaude hemen? 7. Ik. aseguru. • SEGURU ASKO. Seguraski. Seguru asko berriro joan beharra izango dute medikuarengana.
Atzera