sigla

iz. Hitzen hasierako letrez osatzen den izena. Oro har, zenbait hitzez osatutako izendapenen (adib., erakunde, elkarte, etab.en izen osoen) laburtzapen gisa erabiltzen da, eta batzuetan delako izendapena baino erabiliagoa izatera irits daiteke. Osorik edo letretako bakoitza ahoskatuz esaten da. • sigla doi. Hitzen lehen letrez bakarrik osatutakoa (adib., NBE: Nazio Batuen Erakundea). || sigla ezdoi. Hasierako letrez gain, bestelakoren bat edo batzuez ere osatutakoa (adib., ADN: Azido DesoxirriboNukleiko; sonar: sound navigation and ranging). Akronimo hitzaren sinonimo gisa erabili ohi da.



Atzera