transformadore
iz. ELEKTR. Tentsio elektrikoak igo edo jaisten dituen, edota korronte alternoaren ezaugarriak aldarazten dituen gailu elektromagnetikoa.
Transformadoreak bi harilkatu edo gehiago izaten ditu nukleoaren inguruan, eta sistema alternoko korrontearen tentsioa nahiz intentsitatea transformatu eta maiztasun bereko baina tentsio eta intentsitate desberdineko korronte alterno bihurtzen du.
¥ Tranformadore monofasikoak iragazkortasun erlatibo handia duen altzairuzko xafla metatu batzuez eratutako nukleo baten inguruan jarritako bi harilkatu ditu. Bata harilkatu primarioa da eta n1 espira ditu. Bigarren harilkatuari, berriz, harilkatu sekundario deritzo, n2 espira ditu eta korronte transformatuaren hartzaile den elementuari konektatuta dago.
m = n2 / n1 transformazio-erlazioak definitzen du transformadore-mota hau; m > 1 bada, transformadore tentsio-handitzailea izango da (eta korronte-intentsitatearen murriztailea).
¥ Transformadore trifasikoak, funtsean bi motatakoak izan daitezke. 1) Fluxu libreko transformadoreak, transformadore monofasiko berdin-berdinez edota independenteez osatuak. 2) Fluxu derrigortuko transformadoreak, hiru nukleoz eratutako zirkuitu magnetiko bakarraz osatuak (nukleoetako bakoitzak fase bakoitzarentzat harilkatu bat du).
Atzera