hartzaile
iz. eta izond. 1. Zerbait edo norbait hartzen duena, bereziki pertsona. 2. BIOL. Kitzikapen eta mezu nerbiosoaren arteko transdukzioa ziurtatzen duen organo sentsorialaren (erretina, belarri, azal, etab.en) zatia. 3. HIZKL. Komunikazio-sisteman, igorlearen mezua hartu eta deszifratzen duen pertsona. 4. MED. Emaile batengandik organo, ehun bat nahiz odola hartzen duen pertsona; benabarnetik odola edo honen konposatu bat injektatu zaion gaixoa. • hartzaile unibertsal. MED. AB odol-taldeko indibiduoa, odola talde guztietatik har dezakeena.
Atzera