xedapen
iz. ZUZ. Lege edo erabaki judizial batek erregulatutako puntuetako bakoitza. • xedapen desemaile. Lege-testu jakin bat indarrean jartzen den unetik aurrera, zein agindu edo lege geratzen diren desemanda edo indarrik gabe zehazten duen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. || xedapen gehigarri. Legegintzako testu bateko puntu jakin batzuk osatzen eta interpretatzen dituen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. || xedapen iragankor. Legeria batetik bestera iragateak sortzen dituen arazoak konpontzea helburu duen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da.
Atzera