zuka
1. iz. Zu izenordainaren erabileran oinarri duen tratamendua. Hiru erregistroko aditz-sistema duten euskalkietan (ekialdekoetan hain zuzen), zu bigarren pertsona aditzaren nor, nork edo nori kasua denean, dagokion adizkia erabiltzen da, eta zu pertsona aditzari dagokion ekintzan partaide ez denean, dagozkion forma alokutiboak erabiltzen dira (adib., emakumea berandu etorri duzu). Bi erregistroko euskalkietan, hitanoa ez den erregistro neutroari esaten zaio (adib., emakumea berandu etorri da). 2. adb. Zukako tratamendua erabiliz.
Atzera