Altuna Maskarua, Juan Maria Blas

Organista eta konpositore bizkaitarra (Durango, 1828 - Lekeitio, 1868). Lekeitioko organista izan zen, koru bat osatu eta hainbat obra erlijioso konposatu zituen. Iparragirrerekin kantatu zuen lehenengo aldiz Gernikako arbola (1853); zenbait adituren ustez elkarrekin konposatu zuten kantua.



Atzera