koru
iz. 1. Antzinako Grezia eta Erromako antzerkian, ekintza iruzkinduz zati liriko jakin batzuk deklamatzen, kantatzen eta dantzatzen zituen aktore-taldea; delako taldea zegoen lekua. 2. Opera edo bestelako ikuskizun batean aldi berean kantatzen duen abeslari-multzoa. 3. Elizetan, kantarientzako leku berezia. Atzealdeko galeria bat izan ohi da; beste batzuetan aldare-aldean egoten da. 4. MUS. Musika-obra bat soinubakarrean edo ahots desberdinetan kantatzen duen abeslari-taldea, bereziki, musika liturgikoa edo polifonia paganoa kantatzen duena. 5. MUS. Koruak kantatzeko musika-obra edo -pieza. Palestrinaren koru bat.
Atzera