polifonia

iz. 1. HIZKL. Grafia batek fonema bat baino gehiago irudikatzeko edota modu desberdinetan ahoskatua izateko duen gaitasuna. 2. MUS. Antzinako Grezian, ahots- edo instrumentu-multzoa. 3. MUS. Kontrapuntuaren arauei jarraitzen zaion ahots baterako baino gehiagotarako konposizioa; era horretako musika-estilo edo konposizio-teknika. Konposizio-teknika gisa, kontrapuntuaren sinonimo gisa erabiltzen da. Kantu gregorianoaren bilakaeraz sortu (IX. m.), Philippe de Vitryren Ars Novako berrikuntzez garatu (XIV. m.) eta Errenazimentuan eta barrokoan heldu zen. Musika-estilo bezala, polifonia hitza XII-XVI. m. bitarteko akonpainamendurik gabeko musika korala izendatzera mugatu ohi da (motetea, meza eta madrigala).



Atzera