Ansoleaga Elizondo, Florentzio

Arkitekto eta arkeologo nafarra (, 1846-1916). San Fernando Arte Ederretako akademiako kidea, Nafarroako monumentuen batzordeko lehendakariordea, Bartzelonako Elkarte Artistiko-arkeologikoko kidea eta Frantziako Arkeologi elkarteko kidea izan zen. Telesforo Aranzadirekin elkarlanean Exploración de cinco dólmenes de Aralar liburua idatzi zuen (1915); baita Nafarroako arte eta arkeologiari buruzko beste zenbait obra ere. Iruñeko udal-arkitektoa izan zen. Alde Zaharreko zenbait etxeren proiektuez arduratu zen. Asociación Euskara de Navarra delakoaren sortzaileetariko bat izan zen (1878).



Atzera