Apolo (mitologia)

Edertasunaren, argiaren, arteen eta iragarpenen jainko grekoa, Zeus eta Letoren semea eta Artemisaren anaia bikia. Mundu helenistikotik Greziara iritsitako zenbait jainkoren bat egitetik sortu bide zen. Erromatarren Febo-ren baliokidea zen. Edertasunaren eredu grekoa, Antzin Aroko eskultura askoren inspirazio-iturri izan zen: Olinpiako Zeusen tenpluko mendebaldeko horma, Rodasko Kolosoa, Apolo Belvedere-koa.



Atzera