Arriola Bengoa, Pedro

Euskal Herriko esploratzaile eta kolonizatzailea (? - Ginea, 1916). Gineara joan zen Muni ibaiaren estuarioa esploratzera (1887). Gineako komisari espainolaren bahiketa zela eta, Mebonde tribuaren eta gobernu espainolaren arteko bitartekotza-lanak egin zituen. Negozio-munduan sartu eta Gineako kolono aberats bihurtu zen. Nekazaritza Ganbara Ofizialeko kontularia eta lehendakaria izan zen (1912). Espedizio zientifikoetan gidari izan zen. Palmondoa lantzeko 1.000 ha-ko lurraldea lortu zuen. Negozioek porrot egin zutenean, bere buruaz beste egin zuen.



Atzera