Bach, Johann Sebastian

Organista eta konpositore alemana (Eisenach, 1685 - Leipzig, 1750). Musika erlijioso protestantearen maisu handia, musika barroko polifonikoaren gailurra da. Bere garaikideentzat organista birtuosoa zen baina ez konpositorea, eta Mendelssohn-ek San Mateoren Pasioa berpiztu zuenean (1829), hartu zuen musikaren historian merezi zuen lekua. Idatzi zituen hirurehundik gora kantatetatik, 196 baino ez dira ezagutzen, bost pasioetatik bi, eta meza bakarra gordetzen da osorik (Brandenburg-eko kontzertuak, 1718-21; San Joanen Pasioa, 1723; Eguberrietako oratorioa, 1723; Anna Magdalenaren liburua, 1725; San Mateoren Pasioa, 1729; Meza si minorrean, 1733-40; Pazkoko oratorioa, 1734; Goldberg bariazioak (1742), Ongi tenperatutako klabea, 1722/1742; Eskaintza musikala, 1747; Fugaren artea, 1749-50). Bi aldiz ezkondu zen (1707, 1721) eta hogei seme-alabetatik lau musikari handiak izan zituen.



Atzera