Baskoniako dukerria

Novenpopulania antzinako erromatar probintzian frankoek ezarritako administrazio-barrutia. VI. m.an baskoiek, bisigodoek bultzatuta, Pirinioak zeharkatu eta I-rantz egin zuten, bertan bizi ziren galo-erromatarrek onartu egin zituztelarik. Eauzeko eliz probintzia izendatzeko Baskonia izena erabiltzen hasi zen. 602an, Akitania menpean zuten Austrasia eta Burgundiako erregeek Novenpopulaniako lurretan bizi ziren baskoiak garaitu eta 602an Baskoniako dukerria sortu zuten. Genial galoerromatarra izan zen lehen dukea. Dukerriaren lurraldea Garonatik Iberiar penintsulara iristen bazen ere, gaurko Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia barne, Genialek benetan antzinako Novenpopulania baino ez zuen menperatu.



Atzera